Batzuetan, obra garaikide handiek eta Mozartek zerabilen orekak uste baino antz handiagoa duce. Denek duce klasikoek daukaten ziurtasun-kutsu hori. Halaxe nabari da Dutilleuxek Baudelaireri buruz konposatu zuen oroitzapen poetikoan -Johannes Moserren atzamarretan entzuteko irrikaz gaudena-, edo Ligetiren Lux Aeterna hipnotikoan, Kea Ahots Taldearen ahotsetan kristal hutsa dena. Edo Isabel Urrutiaren obra berria deskubritzen dugunean, Urkiolan inspiratua eta World Timbres Mixture teknikarekin konposatua.
I. Urrutia: Urkiola, orkestra sinfonikorako eta digitalizatutako folklore-instrumentuen orkestrarako (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
H. Dutilleux: “Tout un monde lointain…” biolontxelo eta orkestrarako
G. Ligeti: Lux Aeterna
W.A. Mozart: 39. sinfonia mi maiorrean K. 543
Johannes Moser, biolontxeloa
Kea Ahots Taldea, (Enrique Azurza, zuzendaria)
Erik Nielsen, zuzendaria