MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MISS CAFFEINA
MISS CAFEINA (ATZERATUA)
Madrilgo indie rockeko banda alternatiboa. Bost hitz horiekin aurkezten da Miss Caffeina taldea bere webgunean, eta covidak ezarritako murrizketei aurre eginez, bira akustikoa antolatu du ukitu elektroniko sintetikoekin apaindutako pop rockeko errepertorioaren bertsio beroagoa eskaintzeko.

Miss Caffeina egungo indie eszenako talderik interesgarrienetakoa dugu. Kritikarien arreta erakarri zuen 2005ean Madrilen sortu zenetik, popa eta elektronika uztartzen zituen soinuaz. Alberto Jimenez (ahotsa), Sergio Sastre (gitarra eta koroak), Álvaro Navarro (gitarra) eta Antonio Poza (baxua) taldeko lau kideek bizirik eusten diote proiektuaren espirituari. Taldeak lau EP ekoitzi eta argitaratu zituen 2009ra arte: 'Destrucción Creativa', 'En Marte', 'Carrusel' y 'Magnética'. Beste bi Lp etorri ziren segidan: 'Imposibilidad del fenómeno' eta 'De polvo y flores', baina 'Detroit' (2016, Warner) lan luzeak eman zien ospea. Musika jaialdi nagusietako karteletan ageri ohi dira, zuzeneko indartsu eta distiratsua eskainiz. 'Oh Long Johnson' (2019) da bere lan berriena.

KontzertuakMiss Cafeina (ATZERATUA)
Eguna/Ordua
2020/06/27
Larunbata
22:00

*DATA BERRIA: Kontzertua Urriak 23ra pasatzen da. Sarreren dirua itzultzea nahi duen erosleak 10 egunetako epea izango dugu eta [email protected] emailera idatzi beharko du erosketa egin zuten emaila jarriz.

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 23 EUR + banaketa gastuak (www.kafeantzokia.eus, www.wegow.com)
Txarteldegia: 25 EUR

Sarrerak Erosi*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

MISS CAFEINA
“Oh Long Johnson” bira.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EL AÑO DEL TIGRE
Miss Caffeina gaztelianazko pop rockeko laukote finkatu, melodiko, distiratsu, indie eta sofistikatu samarraren gisaz ageri d... (gehiago irakurri)
Miss Caffeina egungo indie eszenako talderik interesgarrienetakoa dugu. Kritikarien arreta erakarri zuen 2005ean Madrilen s... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago