MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MIRUA
Miruenea
GURE AHOTSAK
Mirua
2019tik maketa batekin, hainbat singlerekin eta EP batekin ikusmina sortu ondoren, Miruak 2025ean egin zuen debuta ‘Miruenea’ albumarekin. Tolosako hirukoteak orijinaltasuna eta eklektizismoa ditu helburu. Hainbat estilo fusionatzen ditu, hala nola folklorea, elektronika edo hyperpop-a.

Mirua taldeak Miruenea diskoa aurkeztuko du Gazte eta lorios biraren baitan Gure Ahotsak zikloan.

Miruak Mirueneako ateak irekiko dizkigu. Beraien lehen albumean haurtzarotik lagun izan dituzten erreferentzia ugariak eta oraindik ere beren jakin-nahi agortezinarekin deskubritzen jarraitzen dituztenak ezagutzera gonbidatuko gaituzte. Baita bere oroitzapen, amets eta bizipenak ezagutzera ere.

Disko honek mugarria ezartzen du taldearen ibilbidean, izan ere, Mugaz gaindi edo Salda badago bezalako aurrerapenekin Euskal Herriko talde sendo eta nabarmenetako batean bihurtzea iragartzen bazuten, jada ez da zalantzarik gelditzen. Gutxi dira euskal folklorearen sustraien eta orainaren arteko hain zubi sendo eta originala eraikitzeko gai direnak.

Malentxo Zeberio (ahotsa, biolina, teklatuak, perkusioa), Mattin Zeberio (sintetizadoreak, ahotsa, perkusioa), Maitane Iruiñ (ahotsa, biolina, gitarra, perkusioa).

Ikusi Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta eskaintza berezia.

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LAZTURAK ORBAIN
Sorginak pandero-jotzaile taldetik sortu zen Neomak, euskal folklorea eta euskal musika tradizionala ikuspegi garaikidez berr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako Gure Ahotsak zikloa zortzigarren ediziora iritsi da emakume musikarien ahotsa erdigunean jartz... (gehiago irakurri)
Chica Sobresalto deritzon Maialen Gurbindoren alter egoak musika erraietan darama. 14... (gehiago irakurri)
VALENCIA ARMILLA CÓRDOBA
CORSÉ (CLARA PEYA)
Clara Peya piano-jole katalanak Les Inpuxbles taldearen zuzendaritza eta bere musika-karrera uztartu ditu. 'Corsé’ izeneko 11... (gehiago irakurri)
La Temenditak Ser aurkeztuko du Gure Ahotsak zikloan. Ser formatu intimo eta esperimental bat da. La Tremendita bakarrik agertzen da eszenatokian, bere ahots, baxu eta gitarrarekin. Ma... (gehiago irakurri)
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago