MUSIKA

MIKEL MARTINEZ ETA PATXO TELLERIA:"DESENTXUFATUAK"
MIKEL MARTINEZ ETA PATXO TELLERIA:"DESENTXUFATUAK"
AntzerkiakMikel Martinez eta Patxo Telleria: “Desentxufatuak”
Eguna/Ordua
2015/10/27
asteartea
10:30 / 18:30

Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia
Doako sarrera

"DESENTXUFATUAK"
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN teatroa
Aktoreak: Mikel Martinez eta Patxo Telleria

Bi euskara ikaslek, "munduko euskaldunberririk zaharrenak" direnek, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik...
Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. "DESENTXUFATUAK" katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eszenatokian. Baina euskera ikasle ez direnentzat ere bai. Euskaldun guztion isla ere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta... bai, sexua, jakina! "DESENTXUFATUAK", "Euskera Sencilloaren Manifiestoa" eta "Larruaizetara" antzezlanen eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dute publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eszenarik arrakastatsuenez baliatuz kalitatea kontzentratuta eskaintzeko. Ez Dok Hiru-ren funtsa "unplugged" (desentxufatuak).


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Gorka Miranda, zuzendaritza eta koordinazioaLucía Arzallus, musika zuzendariaGuillerm... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vojtech Semered, zuzendari artistikoaKiya Tabassian, zuzendari artistikoaRamón Barea,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago