MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MELTED KLOCKS
Melted Klocks
Melted Klocks boskoteak Damon Robinson kantari kaliforniarra du buru, eta honen soulman-ahotsa gospel koruetan ontzen hasi zen. Bluesetik soulera bitarteko sustrai beltzeko musika, baketak Kepa Junkera, Infussion eta Gatibu bezalako artistekin astindu dituzten musikarien gustukoa.
Damon Robinson (San Bernardino, Kalifornia, AEB). Bost urte baino ez zituen piano-ikasketak hasi zituenean, eta handik gutxira gurasoen elizako gospel-kontzertuetan abesten hasi zen. Hamalau urterekin bere lehen abestiak konposatu zituen. Unibertsitatean zegoenean, World in Motion musikalaren munduko birako abeslari nagusi izendatu zuten.
Damon Robinsonek nazioko eta nazioarteko hainbat artista izan ditu lankide, besteak beste, The Yellowjackets, Presuntos Implicados, Alejandro Sanz, Antonio Orozco, Danza Invisible, Loquillo, Metro, Eskorzo, David de María, Jonah Smith eta Mike Stern.
Bere ahotsa soul musikaren maisu handien ildokoa da. Horri eta eszenatokian duen karismari esker Melted Klocks talde berriaren frontman paregabea da.
Melted Klocks
Melted Klocks

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane's Centennial Charles Tolliver (tronpeta, zuzendaritza), Camille Thurman (saxo tenorra, ahotsa... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Pat Metheny Side-Eye III+ Pat Metheny (gitarrak), Chris Fishman (teklatuak), Joe Dyson (bateria), Jermaine Paul (baxua) Pat Metheny, ziur aski,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago