MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MARINAH DE OJOS DE BRUJO (MUSIKAIRE 2024)
Féminas
MUSIKAIRE
MARINAH DE OJOS DE BRUJO (Musikaire 2024)
Marina Abad kantari valentziarrak, Ojos de Brujoren lehengo arrakastaren ardatz, Marinah izenarekin praktikatzen du udako gauetan dantzatzeko moduko musika arin eta borrokalari hori. Rumba, kutsu flamenkoa eta jatorri jamaikarra ere ageri-agerikoak dira bere errepertorio afrolailoan.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.

Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.

Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.

Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MUSIKAIRE
Erraza da Elkano Browning Cream taldearen erritmora mugitzea. Mikel Azpirozek gidatut... (gehiago irakurri)
ELORRIO
MUSIKAIRE
Ife Ogunjobi tronpeta-jotzaile nigeriarrak, Londresen bizi den hiri-soinuaren ordezka... (gehiago irakurri)
ELORRIO
MUSIKAIRE
Sistemaren bazterretan bizi direnen inguruko komedia musikala da 'Madness', Yllanaren... (gehiago irakurri)
ELORRIO
MUSIKAIRE
Salt-en bizi den Momi Maiga kora-jotzaile birtuoso, abeslari eta konpositore senegald... (gehiago irakurri)
ELORRIO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago