MUSIKA

LP
LP

LP nazioarteko ahots berezi eta zirraragarrienetako bat da. Bere ahotsaren berealdiko ahalmenarekin, edozein etiketa gainditzen duen jarrerarekin, eta errepika ahaztezinetan sentimendu sakonak adierazteko gain diren letrekin, milioika pertsonarengana iritsi da munduko bazter guztietan, 3.000 milioi erreprodukziotik gora metatuta.

Lost On You (2016) kaleratzean izan zuen bere goren unea. Ereserki garaikide bihurtutako abesti honek lehen postua lortu zuen Europako hainbat herrialdetan, eta ospearen gailurrera eraman zuen LP nazioartean. Abestiak maitasun harreman baten azken fasean bizitako emozio sakonak aditzera ematen ditu, eta bere laugarren albumaren zutabeetako bat izan zen. Gaur egun ere entzuten da irratietan eta plataforma digitaletan, eta milioika entzunaldi izaten ditu urtero.

Fenomeno global bihurtu aurretik, LPk dagoeneko utzia zuen bere arrastoa Rihanna, Cher, Christina Aguilera, Backstreet Boys eta Leona Lewis bezalako lehen mailako artistentzat sortu zituen konposizioetan: bere moldakortasuna eta abestiak idazteko bere maisutasuna erakusten duten lanak.

LPk Freddie Mercury, Jeff Buckley, Aretha Franklin, Joni Mitchell eta Roy Orbison bezalako figurak miresten ditu. Eragin horiekin, intentsitatea, teatralitatea eta sakontasun introspektibo ezohikoa uztartzen dituen estilo propioa eratu du. Berarentzat, bizitzako bokazioa da konposizioa; agertokia, berriz, munduarekin duen zuzeneko konexioa. Bere helburua xumea eta handinahia da aldi berean: gero eta pertsona gehiagorengana iristea eta haiek hobeto senti daitezen lortzea.

Benetakotasunaren eta emozio partekatuaren etengabeko bilaketa horretan datza LPren indarra, abesti bakoitza zintzotasun ekintza eta kontzertu bakoitza esperientzia hunkigarri bihurtzen dituena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
22
Uztaila
Asteazkena
Keler Gunea
20:45 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago