MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LISA&THE LIPS
Lisa and The Lips
LISA&THE LIPS - LOS BRAZOS
Askotxo ohartu dira, Lisa Kekaulak, soinu beltza eta rock amorratua birrintzen dituen Bellrays talde yankiko frontwomanak, soul kantari gisa duen potentzialaz. Kantaria Lips-en aurrean nabarmendu da, amorru elektriko txikiagoaz eta klasizismo handiagoaz, punk apur bat eta baladak ere tarteko direla.
Aste NagusiaKontzertuakLisa & The Lips – Los Brazos
Eguna/Ordua
2014/08/21
osteguna
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10 EUR (Kafe Antzokia)

Sarrera erosiLISA & THE LIPS 

The Bellrays eta gero bizitza badagoela erakutsi digu bere abeslari den Lisa Kekaulak, bere talde berriarekin: Lisa and The Lips. Kekaularen soul amerikarreko arima gure inguruko musikariekin nahastu du. Emaitza? Soularen nazioartekotzea! Sormenaren, lurraldearen nahiz izpirituaren mugak gainditu ditu talde bikain honek, 'Stop the DJ' bezalako abesti ikaragarrian -funkik beroenaren isla- ikus daitekeen bezala.

LOS BRAZOS

Getxotik datorkigu Los Brazos hirukotea, ezohiko indarrarekin gainera. Adituen esanetan, nerabezarotik jo ohi dutenen indarra du talde honek. Euren izena Gov't Muleren "Broke down on The Brazos" abesti ezagunetik hartu dute, hegoaldeko rockaren zaporea islatzeko asmoz. Guillermo Gutierrez edo William gitarra jotzaile eta abeslaria da taldearen buru eta Txemi Gándara baxuak eta Alberto Chamorro, Kokik, osatzen dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago