MUSIKA

LA OLA MALDITA
La Ola Maldita

Arantxa Lizarazu (baxu elektrikoa), Manuel Brion (gitarra elektrikoa), Aengus Ó Mongáin (bateria)

La Ola Maldita Donostiako surf rockeko taldea da, 2021ean sortua. Taldekideak surfaren, rock and rollaren eta garajearen zale amorratuak dira, eta 60ko hamarkadako abesti eguneratuak eskaintzen dituzte. Haien lehentasuna entzuleak olatu bortitzez betetako leku epeletara eramatea da, eta soinu freskoak eta energia handikoak baliatzen dituzte horretarako. Taberna askotan eta, besteak beste, Dabadaba, Hell Dorado eta Intxaurrondo aretoetan jo dute, baita zenbait jaialditan ere, hala nola Gladys the Day, Musikagela Weekend eta Musikagela Fest izenekoetan.

Gitarra erreberberatzaileak, erritmo frenetikoak eta espiritu basatia. Kaliforniako kostaldean bezala, baina euskal kresalarekin dantzaraziko dizuten surfa, rock&rolla eta garajea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Elkarrizketa batek berniz esperimentala gehitu dio Olaia Inziarte gaztearen ‘Zerrauts... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
23
Uztaila
Osteguna
Fnac Gunea
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago