MUSIKA

KUTXA BELTZA: NEVADAH - BACKBONE (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: NEVADAH - BACKBONE (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Nevadah – Backbone (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/06/28
Asteartea
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrera Erosi

Kutxa Beltza
NEVADAH

Nevadah Durangaldean sortutako talde berria da. 5 taldekidek osatzen dute: Agirre (ahotsa), Txurtxil (gitarra), Agirrebeitia (gitarra), Taketa (Baxua) eta Pellus (bateria).

BACKBONE
Backbone taldea 2011. urte bukaeran sortu zen Gernikan. Martin (Ahotsa), Arza (Bateria), Arriaga (Baxua), Dela (Gitarra) eta Zugadik (Gitarra) osatzen dute gaur egun. Taldea metal pisutsua, stoner edota sludge doinuetan murgiltzen da DOWN, Kyuss, Baroness, Nirvana edota Mastodon taldeak influentzia bezala dituztelarik. 2012ko udan beren lehen kontzertua eskaini ondoren, hainbat zuzeneko eskaini dituzte talde ezberdinekin eszenatokia partekatuz (Toundra, Hamlet, Anestesia…). Horrez gain, 2013an beraien lehenengo lau abestiko demoa grabatu zuten Jon Mikel Zabala (Sarkor) eta Edorta Apraizen (Tooth) gidaritzapean, hauen lokalean. Bestalde, beste bi kantu grabatu zituzten 2014ko abenduan Jon Badiren gidaritzapean. 2015eko udan Edorta Apraiz taldekide berria taldean sartu zen, bigarren gitarra gehituz. Hainbat kontzertu eman ondoren, 2016ko ekainean taldea utzi eta Asier Zugadik bere tokia hartu zuen.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago