MUSIKA

KUTXA BELTZA: MEIDO - KILLERKUME (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: MEIDO - KILLERKUME (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Meido – Killerkume (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/06/20
Astelehena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrera Erosi

Kutxa Beltza

MEIDO
Meido 2005eko udazkenean sortu zen, Bilbon. Iñaki, Mario eta Bittorrek osatu zuten, aurretik Ximel, Objects in mirror… eta Sequoia taldeetan ibiliak. Gaur egun be Atarian eta Barents proiektuetako partaide dira ere. 2009. urtean lehenengo diskoa grabatu zuten "Munduko kamioirik handiena" bere soinu pisutsu baina era berean erritmikoa islatzen zituen kantak bilduz. Penintsulako iparraldean zehar aurkeztu zuten diskoa Berri Txarrak, Dut, Inoren Ero Ni, Madeleine, Plus Ultra, Cohen eta hainbat talde gehiagorekin taulak partekatuz. 2011. urteko udan bigarren diskoa grabatu zuten, zuzenean, hiru egunetan eta ‘binilo+cd’ formatuan. Double Dragon du izena eta Radix Records, Nooirax Producciones eta Odio Sonoro zigiluen kolaborazioarekin kaleratu zuten 2012ko maiatzean. Disko honek grabazioko zuzentasuna islatzen du, lokalean egiten dutenaren ispilu, abestien aldetik aurreko diskoaren ‘erritmoa+zarata’ formula mantenduz baina eboluzio nabarmen batekin, riff-aren bila zuzenago joan dira, melodia gaseosoren bat bidean topatuz. Bere musika soinu lodi, riff zaratatsu eta erritmoen jolasean oinarritzen da beti, hitzak pertsonalak, umoretsuak eta kritikoak dira. Meido leku oso ilun bat da, sekta budista gutxi batzuk bakarrik deskribatzera ausartu ziren zeruaren eta infernuaren arteko zatiketa bat.

KILLERKUME
Killerkume 2012ko udazkenean sortu zen, Bilbo inguruan. Aldez aurretik Loan, Ximel, Mirage edota Hauts taldeetan jo duten musikariek osatzen dute. Beraien lehen diskoak Trautzer Blaster izenekoak Euskal Herriko eta Europako (Espainia, Alemania, Italia, Frantzia, Portugal) underground zirkuituetako ateak ireki zizkien. Aurten bigarren diskoa izango den Industrial Sunbath argitaratuko dute. Diskoa zintan grabatu zuten, iazko uztailean zuzenean Madrilgo Brazil estudioan eta masterizazioaz JJ Golden (Sonic Youth, Shipping News, Neurosis, Calexico…) arduratu da. Bandcamp: www.killerkume.bandcamp.com

Killerkume – Experimental Noise Rock – Bilbao, Spain


Segur aski asko interesatuko zaizu...
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago