MUSIKA

KUTXA BELTZA: KIKAGAKU MOYO (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: KIKAGAKU MOYO (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Kikagaku Moyo (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/06/21
Asteartea
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrerak Erosi

Kutxa Beltza
KIKAGAKU MOYO

Taldearen soinua moldatu zuen esperientzietako bat Tokion kaleko musikariak izatearena izan zen. Kontzertu batean ez bezala, ez da denbora limiterik, baina berdin jotzen duzu jendaurrean. Horrek zabaldu zituen beraien zuzeneko abileziak. Musika erritualaren eragina dute ere: “aintzineko garaietan, musikaren helburua ezberdina zen. Zoragarria litzateke jendearen bidai mentalak gidatu ahal bagenitu gure musikaren bitartez”.
Horrela aurkezten du bere burua Kikagaku Moyo, bi urtetako ibileran hiru disko argitaratu dituen Tokioko boskote bat, Flower Travelling Band, Les Rallizes Dénudés, Speed Glue Shinki, White Heaven, High Rise, Boris edo Acid Mothers Temple moduko taldeen bidea jarraituz. Baina agian beraiei buruz harrigarriena da zein arretatsu eta heldu entzuten diren, maisuki bideratuz kasik haur moduko jakin nahi bat, musika bidai ausart moduan adierazia. Etiketek – psikodelia, folk, prog-rock, psikodelia-folk-prog-rock-arekin-nahasia – ez dute adierazten zehaztasun minimo batekin jokoan dauden eraginak, askoz gutxiago beraien kanten biribiltasunaren errealitate txundigarria. Debut harrigarri baten eta Taj Mahal Travellers edo The Far East Family Banden erara, ambient kosmiko, gogoetatsu eta argitsu gisa osatutako bigarren disko baten ondoren, beraien hirugarren lana, sitarren frekuentzia haluzinagarriei eta taldea inguratzen duen magiari leku egiteko 45 bm prentsatua, iaz argitaratu zuen Beyond beyond is beyond disketxeak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago