MUSIKA

KUTXA BELTZA: JONNY KAPLAN&THE LAZY STARS - RUBIA (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: JONNY KAPLAN&THE LAZY STARS - RUBIA (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKutxa Beltza: Jonny Kaplan & The Lazy Stars – Rubia (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2015/02/14
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

JONNY KAPLAN & THE LAZY STARS

Jonny Kaplan, Kaliforniako gitarrajole, konposatzaile eta kantaria gurean izango dugu bere disko berria aurkezten, "Sparkle and Shine”. Estudioko laugarren diskoa du eta aipamen ezinhobeak jaso ditu kritikaren aldetik. Rock amerikarra gustuko duenak hemen aurkituko ditu abesti benetan ederrak. Bob Dylan, Tom Petty, Ray LaMontagne, The Band edota Gram Parsons moduko artisten oihartzuna ageri da Kaplanen kantagintzan.
Luxuzko taldea izango du lagun. Rami Jaffee (Foo Fighters, The Wallflowers) teklatuetan, AEBetan bizi den Algortako Jokin Salaverria baxujolea, Kevin Haaaland gitarrajolea eta Pearl Jam taldearen baterijolea izandako Dave Krusen. Honez gain, disko berria grabatzerako orduan kolaborazio bereziak izan ditu. The Black Crowes taldeko teklatujolea den Adam MacDougall, Blind Melon taldeko baxujolea den Brad Smith, Jessy Greene bibolinjolea eta Daryl Hannah aktore ezaguna, zenek bi abestitan kantatzen duen.

Jonny Kaplanen aurretik luxuzko artista gonbidatua izango dugu: Rubia. Sara Iñiguez kantariak gidatzen duen taldea “Barman” hirugarren diskoa aurkezten izango da. Ahots ederra berea, 60 eta 70eko hamarkadako doinuetan murgiltzen dira bere abestiak; Carole King, Brian Wilson edota Stephen Stills moduko taldeen eraginpean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago