MUSIKA

KOKOSHCA
Kokoshca

Amaia Tirapu (ahotsa, gitarra), Iñaki Lòpez (ahotsa, gitarra), Alex López (bateria), Iñigo Andion (baxua)

Kokoshca ezarritako eskuliburu edo estiloei jarraitu ordez senari eta iparrorratz emozionalari jarraitzen dieten talde horietako bat da. Taldea 2008an sortu zen Iruñean, 8 disko grabatu ditu, eta zintzotasunez eta pasioz zeharkatzen ditu Espainiako pop-rock independentearen bideak.

Taldearen musikak gainezka egiten duen izaera propio bat du ezaugarri bereizgarri, eta ez da erraza katalogatzen. Beren eklektizismo estilistikoaren barruan, rock klasikora eta pop urratura jotzen dute, baina, horrez gain, askotariko musiken eragina jasotzen dute, hala nola elektronikarena, cumbiarena, corridoena eta krautarena. Edonola ere, pieza bakoitzaren estiloa edozein izanik ere, Kokoshca talde ezaguterraza da beti, eta soinu propio nahasezina du.

Taldearen errepertorioa indie musikako gaztelaniazko klasikoz beteta dago, gitarra gordinak melodia leunekin uztartzen ditu eta koroa egitera bultzatzen duten leloez betetako letrak dituzten abestiak ditu. Abesti horiek maitasunari, memoriari, etorkizunari (edo, hobeto esanda, etorkizunik ezari), desadostasunei eta helduaroa helmuga gisa onartzeko erresistentziari buruzkoak dira.

Eta taldearen jarrerak eta energiak gau amaigabeetan murgiltzera eramaten gaituzte, punka gogora ekartzen diguten, baina nostalgiaren, ironiaren, umorearen eta gogoetaren ukitua ere baduten inkonformismoaz eta irreberentziaz kutsatzera.

Kokoshcak Jazzaldian eskainiko duen kontzertua komunitate-ospakizuna izango da, eta Divino Tesoro (2026) disko berria izango du ardatz. Diskoa taldearen ibilbidea markatu duten 11 abestiren bilduma da. Zalantzarik gabe, talde paregabe honen abesti arrakastatsuez berriz gozatzeko aukera bikaina.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
24
Uztaila
Ostirala
Keler Gunea
20:45 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago