MUSIKA
Testua: Joseba B Lenoir

JOSEBA B.LENOIR
JOSEBA B. LENOIR GANG
Herriko lagunekin batera eratutako SextySexers taldean eman zituen Josebak lehenengo urratsak. Hard-rock talde horrekin bi disko argitaratu zituen, Urkamendi Blues (2007, Gaztelupeko Hotsak) eta Hero Mantra (2009, Volcom Entertainment). Taldea desegin, eta Musikari nafarrak bere bakarkako ibilbidea jorratzeari ekin zion, folk eta blues pasarte instrumentalak grabatuz, Inside Instroak (2012). Harrezkeroztik, makina bat disko grabatu eta argitaratu ditu, tartean, Tempesta (2013), zeinak nahikoa oihartzun izan zuen. Grabazio hori Felix Buff (Willis Drummond) bateria-jotzailearekin batera egin zuen. Lan horretan ja ahotsak sartu zituen, eta rock patroi klasikoetara hurbildu zen.

Iaz grabatu zuen Josebak bere lan berriena, Eguzkiari begietara so. Lenoirren lan berria orain arte argitaratu duen lan koloretsuena da. “Askotarikoa da, eta gustuko dut horrelakoa izatea, izan ere, gustuko ditut disko anitzak, baina kantuen artean lotura bat dagoenean. Diskoa koherentea da, bere osotasunean”, azaldu zuen Berakoak diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Heterogeneotasun hori lortzeko estilo ezberdinak jorratu ditu: soula dago, rock, garage-rock, fuzz gitarrak… Pop kantuak ere badira, doinuok zikintzen saiatu naizen arren; egungo soinuak ere sartzen saiatu naiz”.  Horrekin batera, Rolling Stones eta Jimi Hendrixen itzala aipatu zituen.

Josebak, gainera, bestelako proiektuetan ere parte hartzen du: egun, Willis Drummond eta Sumision City Blues taldeetako kide finkoa da, eta Izaki Gardenak taldean ere ibilitakoa da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Herriko lagunekin batera eratutako SextySexers taldean eman zituen Josebak lehenengo urratsak. Hard-rock talde horrekin bi di... (gehiago irakurri)
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago