MUSIKA

JONNY KAPLAN&THE LAZY STARS - RUBIA
JONNY KAPLAN&THE LAZY STARS - RUBIA
KontzertuakJonny Kaplan & The Lazy Stars – Rubia
Eguna/Ordua
2015/02/14
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

JONNY KAPLAN & THE LAZY STARS

Jonny Kaplan, Kaliforniako gitarra-jotzaile, konpositore eta kantaria gurean izango dugu bere disko berria aurkezten, "Sparkle and Shine”. Estudioko laugarren diskoa du eta aipamen ezinhobeak jaso ditu kritikaren aldetik. Rock amerikarra gustuko duenak hemen aurkituko ditu abesti benetan ederrak. Bob Dylan, Tom Petty, Ray LaMontagne, The Band edota Gram Parsons moduko artisten oihartzuna ageri da Kaplanen kantagintzan.
Luxuzko taldea izango du lagun. Rami Jaffee (Foo Fighters, The Wallflowers) teklatuetan, AEBetan bizi den Algortako Jokin Salaverria baxu-jotzailea, Kevin Haaland gitarra-jotzailea eta Pearl Jam taldearen bateria-jotzailea izandako Dave Krusen. Horrez gain, disko berria grabatzerako orduan kolaborazio bereziak izan ditu. The Black Crowes taldeko teklatu-jotzailea den Adam MacDougall, Blind Melon taldeko baxu-jotzailea den Brad Smith, Jessy Greene bibolin-jotzailea eta Daryl Hannah aktore ezaguna, bi abestitan kantatzen duena.

Jonny Kaplanen aurretik luxuzko artista gonbidatua izango dugu: Rubia. Sara Iñiguez gitarra-jotzaile, konpositore eta kantariak gidatzen duen taldea “Barman” hirugarren diskoa aurkezten izango da. 60 eta 70eko hamarkadako doinuetan murgiltzen dira bere abestiak, Carole King, Brian Wilson edota Stephen Stills moduko taldeen eraginpean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago