MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JOHN SCOFIELD / GERALD CLAYTON DUO
Memories of home
John Scofield / Gerald Clayton Duo
John Scofield gitarrista eta konpositore estatubatuarraren ibilbideak jazz izar handiekin (Miles Davis, Charles Mingus) egindako kolaborazioak biltzen ditu. 70eko hamarkadatik funka eta inprobisazioa uztartu ditu. 'Memories of Home' (Dave Holland-ekin batera grabatua) da bere lan berria.

John Scofield (gitarra) eta Gerald Clayton (pianoa) bikotearen kontzertua.

Gitarrista eta konpositore bikaina eta inprobisatzaile magistrala da Scofield. 30 disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa eta ehunka grabaziotan parte hartu du. Bere ibilbidean zehar hainbat artistarekin lan egin du: Charles Mingus, Miles Davis, Gary Burton, Tony Williams, Jim Hall, Ron Carter edota Herbie Hancock.

Gerald Clayton piano-jotzaile eta konpositoreak, Grammy sarietarako sei aldiz izendatua izan eta hurrengo hamarkadan Blue Note Recordseko artista bihurtu zenak, mundu-birak egin izan ditu, nola talde-lider gisa hala musikari gonbidatu gisa, eta bira horiei esker, kritikaren eta entzuleen laudorioak jaso ditu. Gainera, Bill Frisell, Roy Hargrove, Dianne Reeves, John Scofield eta Charles Lloyd talde-lider ospetsuarekin lankidetzan aritu da, besteak beste.

?Beti nago irrikan Geraldekin duo batean jotzeko?, dio Scofieldek. ?Solas musikal berezi bat dugu. Elkarrekin musika egitea beti da ekintza lasaia eta intuitiboa?.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
BILBAO
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Apirila
Osteguna
Teatro Principal
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago