MUSIKA

JOEL RAFAEL
JOEL RAFAEL - MARKOS UNTZETA
KontzertuakJoel Rafael – Markos Untzeta
Eguna/Ordua
2014/09/16
asteartea
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Goiko aretoan.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

Crosby, Still and Nash, Kris Kristoferson edota Jackson Browne gustuko badituzu hau da ikusi behar duzun kontzertua! Luxu bat da gure artean lehen aldiz Joel Rafael zuzenean ikustea. Musikari eta konposatzaile esanguratsua da bera. “America Come Home” (2013) bere azken lana urteko amerikar folk diskorik hoberena izendatu zuten. Bere lagun diren hainbat musikarirekin ikusi ahal izan dugu zuzenean, kasuan kasu, Kris Kristopherson, Pete Seeger, Arlo Guthrie, Emmylou Harris, Jimmy LaFave, Jennifer Warners, Crosby, Still and Nash, John Lee Hooker, Lila Downs, Sheryl Crow, Taj Mahal, Joan Baez eta John MccCutcheon. Joel Rafaelen kantuak folk bilduma ezberdinetan aurki ditzakegu. Aipatu ere Rafael bera dela Woody Guthrie musikaria zenaren ondarea zaintzeko ardura duen elkartearen kide garrantzitsuetakoa.


Markos Untzeta Eibarko kantaria bakarka izango dugu bere kitarra eta ahotsa lagun dituela. Ordu erdiko saiotxoa eskainiko digu. Blues, folk eta country doinuak maite ditu Untzetak. Rock amerikarra hizpide izanda bertatik datozen doinu eta musika ezberdinak aspalditik jorratzen ditu. Sentimenduz beteriko abesti ederrak dira bereak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago