MUSIKA

JESSIE GORDON QUINTET
Jessie Gordon Quintet

Jessie Gordon (ahotsa), Enric Peidro (saxo tenorra), Gerard Nieto (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Roger Gutierrez (bateria)

Jessie Gordonek, diziplina anitzeko artistak, ahots guztiz pertsonalaren jabe izateaz gain eta agertokietan gailentzeaz gain, unibertso zeharo pertsonala sortzen jakin du. Unibertso horretan erraztasun handiz mugitzen da, eta naturaltasun eta maisutasun handiz ibiltzen da hainbat Jazz estilo zeharkatzen.

Gordonek batez ere XX. mendearen lehen erditik datozen eraginetatik edaten du: Anita O?Day eta Peggy Lee bezalako Jazzeko damen ahotsak, zinema beltzaren estetika eta jarrera, kabaretaren lotsagabekeria eta espontaneotasuna, Swingaren bizitasuna eta dantza, Blues-Women aitzindarien letrak, adiera bikoitzez beteak...

Australiar abeslaria indartsu ari da nabarmentzen nazioarteko eszenan. Izan ere, Jazzeko ahots handienetako bat izatera deituta dago. Bere nortasun oparoak, estilo dotoreak, ahots berdingabeak, eta eragin klasikoak eguneratzeko eta biziberritzeko duen gaitasun handiak interprete bakan eta imitaezin bihurtu dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sara Zozaya donostiarrak, Nerabe eta The Roof taldeetako kide ohiak, akordeoia jotzen... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
24
Uztaila
Osteguna
Frigo Gunea
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago