![]() |
Eno Williams (ahotsa), Scott Baylis (trompeta, sintetizadorea), Max Grunhard (saxofoia, sintetizadorea), Alfred Kari Bannerman (guitarra), Tony Hayden (tronboi, sintetizadores), Joseph Amoako (bateria), Philip PK Ambrose (baxua) y Anselmo Netto (perkusioa).
Ibibio Sound Machine 2013an Londresen sortutako taldea da. Harrezkero, afro-funkaren eta dantza-musika globalaren mugak birdefinitzen dihardu, antzinako musika eta musika futurista uztartuta. Eno Williams abeslari karismatikoaren eta Max Grunhard multiinstrumentistaren ikuspegiaren haritik, taldeak ausardiaz fusionatzen ditu afrikar musikaren herentzia erritmikoa, nigeriar highlifea eta afrobeata funkarekin, discoarekin, post-punkarekin eta elektronika garaikidearekin.
Eno Williams Londresen jaio eta Nigeriako hego-ekialdeko Ibibio eskualdean hazi zen kristau kultura batean. Han, highlife music estiloa ez ezik, Nigeriako gospela eta Afrikako eta Mendebaldeko pop barietate ugariak ezagutu zituen. Ibibio Sound Machineren letretako asko ibibieraz idatzita daude eta elezaharrak kontatzen dituzte, moraltasunak eta umoreak bat egiten duten nahasketa erakargarriarekin.
Taldearen azken diskoak, Pull the Rope (2024), bere musika definitzen duten itxaropena, alaitasuna eta sentsualitatea biltzen ditu, baina beste lurralde batera lekualdatzen dute beren energia: jaialdi baten argitasunetik egunsentira arte zabalik dagoen klub baten pultsu biziraino, Glastonburyko agertokietatik dantzako pista onenetaraino, house, funk eta discotik post-punk eta afrobeateraino. Diskoari itxaropena eta ospakizun giroa dario, zoritxarrari aurre egiteko. Musikatik mundu hobe bat partekatu eta imajinatzeko gonbidapena da.
Ibibio Sound Machine ez da banda soil bat, kulturen gurutzaketa bat da, tradizioaren eta modernitatearen talka erritmiko bat, festa hutsetik harago doana eta batasun eta erresistentzia mezu bat helarazten diguna. Konektatzeko gogo horrek kontzertu guztiak blaitzen ditu, eta ospatzera, pentsatzera eta dantzatzera gonbidatzen gaitu beti.

