![]() |
Igotz Méndez (ahotsa), Jangitz Larrañaga (bateria), Llucia Pla (baxua)
Igotz Méndez abeslariak lideratutako proiektu musikalaren atzean dago HOFE izen artistikoa. Bere ibilbidea 2018an hasi zen, Nibbass kolektiboko kidea zenean, eta talde horrekin azkar kokatu zen Euskal Herriko underground eszenan. Ordutik, bere sormenagatik, generoak zeharkatzeko duen erraztasunagatik, eta soinuaren mugak birdefinitzeko duen gaitasunagatik nabarmendu da.
HOFEk abesti ugari grabatu ditu eta Ben Yart, La Elite, BRAVA eta Merina Gris artistekin kolaboratu du. Amodioa (2022) izan zen bere lehen diskoa, Oso Polita zigiluarekin, eta 4:40 bikoteak (Xabier Lafuente eta Marcos Galech) ekoitzia. Lan honek mugarri bat ezarri zuen bere ibilbidean, hurrengo urteetan estilo propioa garatzera eta pop elektronikoa, hyperpopa, trapa, punka eta elektronikarik erraietakoena uztartzera eraman zuena.
Amorrua (2023) EPak estiloen nahasketa horretan sakondu zuen, oraingoan ikuspegi emozional biziago batekin, bere identitate artistikoa sendotzeko.
2024an, estatu osoan zehar eskainitako 35 kontzertu baino gehiagorekin, jaialdietara eta hainbat espazio kulturaletara eraman zuen bere zuzeneko sendoa. 2025ean bere hurrengo diskoa ekoizten aritu da, 2026an argitaratuko dena. Album horretatik dagoeneko ?R.A.? singlea entzun ahal izan dugu, pieza bizi eta zuzena, bere hurrengo lana iristeko irrikaz uzten gaituena.
HOFEk aurreiritzirik gabe esploratzen diharduen belaunaldi bat ordezkatzen du, eta ahotsik berezi eta oparoenetako bat da gaur egun. Beren abestietako letra bikainek kezka generazionalak jasotzen dituzte eta maitasunaz, festaz, sexuaz, amorruaz, identitateaz, drogez... hitz egiten dute.
HOFEk erabateko sormen-askatasuna du, sailkatua izateari ihes egiten dio, etengabe eboluzionatzen ari da, eta gai da aldi berean izateko ganberroa eta maitagarria, dotorea eta zalantzatia, amorratua eta samurra, lotsagabea eta poetikoa, gogoetatsua eta festazalea, herrikoia eta kultua, iluna eta baikorra, segurua eta zaurgarria...

