MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

HIT LA ROSA (MUSIKAIRE 2024)
Ceres entrópicos
MUSIKAIRE
HIT LA ROSA (Musikaire 2024)
Tropikalismoa dario. Psikodeliari oratu dio. Gogoeta egitera gonbidatzen zaitu. Cumbia ondu, eguneratu eta fusionatu du dantza eragiteko. Atlantikoaren beste aldera garraiatzen zaitu. Izan ere, taldea Liman (Peru) sortu zen 2014an. Bi album argitaratu ditu. Taldearen izena: Hit la Rosa.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.

Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.

Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.

Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ife Ogunjobi tronpeta-jotzaile nigeriarrak, Londresen bizi den hiri-soinuaren ordezkari moldakorra eta Ezra Collective taldek... (gehiago irakurri)
YLLANA TEATRO
Sistemaren bazterretan bizi direnen inguruko komedia musikala da 'Madness', Yllanaren... (gehiago irakurri)
SANTURTZI
LURRA IKUTU BARIK (2025)
Euskal musikaren erakusle, Ruper Ordorika oñatiarrak lasai asko jarraitzen du kantu e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
NARA
Sara Zozaya donostiarrak, Nerabe eta The Roof taldeetako kide ohiak, akordeoia jotzen... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
PORROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE
'Zerua lapurtu dute', Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna, izarra... (gehiago irakurri)
HERNANI
Erraza da Elkano Browning Cream taldearen erritmora mugitzea. Mikel Azpirozek gidatutako hirukote donostiarrak sei disko argi... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago