MUSIKA

HARKAITZ CANO “ENE MAITE KUTTUN GUZTIAK”
HARKAITZ CANO: “ENE MAITE KUTTUN GUZTIAK”
MusikaOlerkiaHarkaitz Cano: "Ene maite kuttun guztiak"
Eguna/Ordua
2015/09/30
asteazkena
20:00

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia)
Aforo mugatua

HARKAITZ CANO "Ene maite kuttun guztiak"
Anne Sextonen (eta Harkaitz Canok euskarara itzulitako) poemak ardatz dituen errezitaldia Harkaitz Cano eta Ainara Gurrutxagarekin.
Musika: Iban Urizar “Amorante”.

Anne Sexton (1928-1974) XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen urte gutxitan. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen. Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak.
Ainara Gurrutxaga aktoreak, Iban Urizar (Amorante) musikariak eta Harkaitz Cano idazleak azken honek itzuli dituen Sextonen poema hautatuak irakurri eta interpretatuko dituzte, haren gordintasunari printza samurrak ateraz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago