MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GRAHAM PARKER
Three chords good
GRAHAM PARKER
New wavaren bi ikono aurrez aurre. Graham Parker eta Brinsley Schwarz gitarrajolea, Nick Loweren aspaldiko adiskidea, bat eginda taularatzen dira bira akustiko honetan. Aitzakia? 'Three chords good' diskoa. Mamia? Pub-rocka, soula eta popa biltzen dituen errepertorio klasikoa.
KontzertuakGraham Parker
Eguna/Ordua
2014/09/04
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 20EUR
(Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com, BBK Kutxazainak, Power records)
Txarteldegia: 25EUR

Sarrera erosi WOP Special Nights 2014?
Graham Parker 

Bob Dylan, Van Morrison edo Rolling Stones-en mireslea, Graham Parker Britania Handiko 70eko hamarkadako pub-rock zirkuituko izen handietako bat da eta lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian kontzertuan. Rock'n'roll-aren oinarrizko muina berreskuratu nahi zuten eta baita blues, R&B, soul edo country bezalako estiloen soinu tradizionalak ere.

Londresen 1950eko azaroaren 18an jaiotako eta gasolindegi batean aritutako Graham Parker soul eta R&B estiloko The Black Rockers edo Deep Cut Three bezalako taldeekin murgildu zen musika munduan. 70. hamarraldiaren erdialdean Dave Robinsonek 'Rumour' taldea sortzera animatu zuen eta bertan Brinsley Schwarz eta Martin Belmont gitarristekin, Andrew Boznar baxujolearekin, Steve Goulding bateriarekin eta teklatuaren ardura zuen Bob Andrewsekin batera jo zuen.

GRAHAM PARKER
GRAHAM PARKER

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago