MUSIKA
Testua: Serrano

GOSPEL FACTORY
GOSPEL FACTORY
Gospel Factory abesbatza 20 ahotsek eta sei musikarik osatzen dute. 2005ean sortua Madrilgo Escuela de Música Creativa izenekoan, denbora gutxian panorama nazionaleko onenetakoa bihurtu da, hala nola, zalantzarik gabe, original eta berritzaileena.

Gospel Factoryko abeslariek nortasun, dotorezia, ahots-kalitate eta talentu erakustaldi distiratsua egiten dute emanaldi bakoitzean, beraien ahotsen aniztasuna agerian utzita. Abesbatzako jarduna beste jarduera artistiko batzuekin uztartzen dute, dela Espainiako musika-taldeekin (Freedonia, Mama Boggie, Fix this…), dela musikaletan (Lehoi Erregea, Avenue Q), dela antzerkian.

Horri gehituz gero elkarrekin primeran moldatzen diren egundoko sei musikari dituztela ondoan, jazz, funk edo soularen esparruetan onduak (Mojo Project edo No Reply), bitarteko ezin hobea dugu gospelaren indar guztiari bide emateko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago