MUSIKA

GATIBU - ATOM RHUMBA (BASQUE MUSIC SHOWCASE)
GATIBU - ATOM RHUMBA (EUSKAL MUSIKA ERAKUSTALDIA )
KontzertuakGatibu – Atom Rhumba (Euskal musika erakustaldia )
Eguna/Ordua
2018/06/05
Asteartea
21:20

Ateak 21:00ean zabalduko dira.
Antolatzailea: Basque Music

DOAKO SARRERA (aforoa bete arte)*

*18 urtetik beherakoek debekatuta dute sarrera.

EUSKAL MUSIKA ERAKUSTALDIA:
GATIBUATOM RHUMBA

Gatibu eta Atom Rhumba izango dira Basque Music plataformak ekainaren 5ean, asteartean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duen showcase gauaren protagonistak.
Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatuta euskal musika kanpora zabaltzeko sortu den Basque Music plataformak Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea du helburu. Jardun horren baitan, eta datorren ekainaren 4tik 6ra Live DMAk (Europako Aretoen Elkarteak) Bizkaiko hiriburuan batzar nagusia egingo duela aprobetxatuta -Europako 40 profesionaletik gora bilduko dira batzarrean-, showcaseen gau batean parte hartzeko deialdi publikoa ireki zuen Basque Musicek joan den apirilean.
Batzar horretara joango diren ordezkariek deialdirako berariaz osatutako batzorde batek aukeratu ditu azkenik Gatibu eta Atom Rhumba. LIVE DMA elkarteko ordezkariez gain, publikoa ere joan ahal izango da showcase horietara. Kafe Antzokiko ateak 21:00etan irekiko dira, leku guztiak osatu arte.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago