MUSIKA

Gala lírica benéfica, Fundación Columbus

Il Soldato & Friends ongintzako bira, Columbus Fundazioak bultzatua, Donostiako Victoria Eugenia Antzokira iritsiko da datorren urtarrilaren 28an, 20:00etan, duela gutxi Errusian eta AEBetan zenbait emanaldi egin ondoren. Protagonistak lehen mailako artistak diren kontzertu-bira horren bitartez, Fundazioak dirua bildu nahi du, haurren minbiziaren eta gaixotasun arraroen kontra borrokatzen segitzeko.

Oraingoan, kontzertua gala liriko bat izango da, eta nazioarte mailan ibilbide luzea osatutako bi artista izango ditu protagonista, María José Montiel, 2015eko Musika Sari Nazionala eskuratua eta Columbus Fundazioaren enbaxadorea bera, eta Marcelo Puente tenore argentinarra. Eta horiekin bat egingo du Ángel Luis Quintanak, Orquesta Nacional de España-ren biolontxelo-jotzaile solistak, 1800eko Guadagnini biolontxelo bat, Il Soldato esaten dioten eta Columbus Fundazioak lagatakoa den bat, joko baitu. Artistek opera italiar eta frantsesetako pasarte ezagunak interpretatuko dituzte, Borja Quintas maisuak zuzendutako Nafarroako Unibertsitateko Orkestra Sinfonikoak lagunduta.

Kontzertuan biltzen den guztia minbizia duten haurrentzako protonterapia programarako erabiliko da –gaur egun teknologia hori ez dago erabilgarri Espainian–, eta haurren gaixotasun neurodegeneratibo zeharo arraroak, esaterako haurren parkinsona eta Niemman Pick C.ren gaixotasuna, tratatzeko terapia genikorako programarako.

Informazio gehiago: Fundación Columbus

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago