MUSIKA

Frank Blackfield Kulturate Akustikoa Arrasate-Mondragón
2022-09-07
Herritartasun frantsez eta amerikarra duen Frank Frantziara itzuli zen 23 urtez Ameriketako Estatu Batuetan Folk eta Country-Blues musikari gisa bizi ondoren. Behin Frantzian, taldea osatu zuen eta hainbat jaialditan parte hartu zuen (Mirande, Marciac), "Blues sur Seine" Paris inguruko nazio mailako blues lehiaketan fnalista izatera iritsi zen eta Willy Deville-ren hasierako kantaria ere izan zen 2003an Corsega-n, besteak beste. Mugak zabaltzeko eta giroz aldatzeko gogoz, Donostiara mugitu zen gero.

 

Bertan, zoriak bultzakada ederra eman zion Frank Blackfeld-i. Donostian jotzen ari zela, Fernando Neira baxu-joleak Altxerrin entzun zuelarik, berarekin jotzea gustatuko litzaiokeela aipatu zion. Berehala batu ziren Jon Aira gitarra-jotzailea eta Gus Gonzalez bateria-jotzailea. Haien arteko sinergia itzela izan zen eta kontzertuak biderkatu egin ziren. Pixkanaka, Frankek bere kantuak sartu zituen errepertorioan eta elkarrekin landu zituzten kantu berriak ere idatzi zituen.

2014. urtearen amaieran oso osorik Oiartzungo MECCA estudioan zuzenean grabatu zuten Nothing Ever Lasts diskoa kaleratu zuen. Franken beraren konposizioak dira, Folk- Country-Blues estilokoak, ez geratzearen eta unea bizitzearen garrantziaren ingurukoak. 2015. urtearen bukaeran, Frankek talde berria osatu zuen Maria Soriazu baxu-jotzaile eta Nagore Etxabe bateria-jotzailearekin. Taldea MECCA estudiora bueltatu da bilduma berria kaleratzeko: We gotta move on, 2017ko otsailean kaleratua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN HONDARRIBIA BILBA...
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago