MUSIKA
Testua: Musiketan

DOM LA NENA-MUSIKETAN
DOM LA NENA-Musiketan
“Tempo”, Dom La Nenaren album berria, prest dago. Ez duzu denbora askorik beharko diskoa entzuteko, abesti gehienek doi-doi gainditzen baitute hiru minutuen langa. Nolanahi ere, Brasilen jaiotako eta Parisen bizi den abeslari, musikagile eta biolontxelo-jotzaileak une-sorta txikia eta gardena sortu du, zeina, zenbaitetan, eguzkitsua, eta, maiz, ameslaria den, eta beste batzuetan, berriz, brasildarrek saudade hitzaz adierazten duten nostalgia ederrarekin loturik dagoen
Pop, world eta ganbera-musikaren uztarketa izaki, litekeena da “Tempo” garai zailen aurreko erantzun gisa entzutea, edo hura arnasgune bihurtzea zuretzat.
Moldaketetarako eta orkestraziorako trebetasun bikainak erakutsita, Dom La Nenak bai bere ahotsaren eta biolontxeloaren geruzak baliatuta bai piano-doinu batzuk erabilita sortu ditu albumean ageri diren soinu guztiak. Perkusio-soinuak ere txelotik datoz. Albumak ezaugarri dituen bestelako soinuetatik, Dom La Nenaren ahots solista eta ahots birtualen koru baten (normalean) arteko konbinazioa aipatu beharra dago.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Aitanak Operación Triunfo saioaren bederatzigarren denboraldia bailatu zuen karrera m... (gehiago irakurri)
MARBELLA ROQUETAS DE MAR CHICLANA DE LA ...
CHICLANA DE LA FRONTERA VALENCIA MARBELL...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago