MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

DIEGO VASALLO
Diego Vasallo
Iluntasuna da nagusi aspalditik Diego Vasalloren lan piktoriko eta musikalean. Mikel Erentxun ere partaide zuen Duncan Dhu bikoteko kide ohiak bakarka heltzen dio tristurari, aurpegirik ederrena erakusten saiatzen da, eta ziurgabetasunetan, erruetan eta irriketan aurkitzen du inspirazioa.

Fer Garcia (gitarrak), Andoni Echeveste (perkusioa), Diego Vasallo (gitarrak, ahotsa).

Malo ni bueno bost abesti luzeko EP bat da, aurrera doazen eta gelditzen ez diren testuekin, urteen joanak uzten digun ezjakintasun, ziurgabetasun, erru eta irrikaren zama guztia berekin eramanez, sukaldeko kaxoi zahar batean gordetzen ditugun objektu baliaezin horiek bezala.

Egitura lainotsuek eta kadentzia elektrikoek ertzetara begira dauden soinuzko paisaiei eusten diete, rockaren ur ibilgu estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta beste batzuetan lirismo hautsi, istildu eta anbiguo baten marea ilunetan kulunkatzeko. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala.

Kantu galduak, ekaitz gau batean kometak bezala askatzeko egokiak. Fer Garcíak eta Kaki Arkarazok Green Farm Recording-en eta Garate Estudios-en grabatutako diskoa Fer Garcíak eta Diego Vasallok ekoiztu dute, eta Estanis Elorzak masterizatu du Doctor Mastering-en. Vasallok udazkenean, urrian, kaleratuko du disko berri hau, eta Victoria Eugenia Cluben aurkeztuko du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Iluntasuna da nagusi aspalditik Diego Vasalloren lan piktoriko eta musikalean. Mikel Erentxun ere partaide zuen Duncan Dhu bi... (gehiago irakurri)
Iluntasuna da nagusi aspalditik Diego Vasalloren lan piktoriko eta musikalean. Mikel Erentxun ere partaide zuen Duncan Dhu bi... (gehiago irakurri)
Diego Vasallok (DonostiaSan Sebastián, 1966) koherentziaz eta kalitatez betetako ibilbidea egiten jarraitzen du, Duncan Dhu t... (gehiago irakurri)

LAS RUTAS DESIERTAS
Mastarik gabeko ontziak eta erretratu lausoak dira nagusi Diego Vasalloren ‘Las rutas desiertas’ lanaren hasieran bertan. Du... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago