MUSIKA
Testua: Kmon

CHRISTINA ROSENVINGE
Christina Rosenvinge
Christina Rosenvinge agertokietara itzuliko da, 'Los versos sáficos' lana aurkezteko. Album honetan, Safo ('Lesboseko Safo') garai arkaikoko greziar poetisaren bertsoak berrinterpretatuko ditu pop garaikidetik. Idazlearen izena daraman antzerki-proiekturako grabatutako kantuak dira.

Christina Rosenvinge (ahotsa, gitarra), Irene Novoa (teklatuak, baxua, koruak), Amaia Miranda (gitarrak, koruak), Xerach Peñate (bateria, koruak)

Christina Rosenvingek Los versos sáficos aurkeztuko du zuzeneko honetan. Safo antzerki proiekturako konposatu zituen kantuak biltzen dituen album honetan, Rosenvingek poeta greko gailenaren bertsoak berrinterpretatzen ditu pop garaikidearen ikuspegitik, Mediterraneoko tradiziotik elektronikora doazen soinuekin.

Safo bere garaian oso ospetsua izan bazen ere, gaurdaino bere obraren erakusgarri txiki bat besterik ez da iritsi. Poema oso bat, osatu gabeko batzuk, eta bertso eta hitz solteak. Rosenvingek material horrekin jolastu eta Afroditaren ereserkia moldatu du, estrofa safikoa mantenduz, eta bertsoekin eta pasarteekin jolastu du beste zortzi kantutan; batzuk jatorrizkoarekiko oso leialak, eta beste batzuk bere bertsoekin konbinatuak, Lesbos uhartean K.a. VII. mendean sortutako eta mendeetan zehar poeta eta artista ugarirengan eragina izan duen espiritu hedonista eta hezigaitza ospatzeko eta berritzeko asmoz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Debut lanean, Christina Rosenvingek kantuz beteriko hogeita bost urte baino gehiago j... (gehiago irakurri)
VILASSAR DE MAR DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Christina Rosenvinge eszenatokietara itzuli da estudioko lan berria aurkezteko, ‘La j... (gehiago irakurri)
VILASSAR DE MAR DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Ekaina
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago