

Kopla eta errima artean
Carmen Xia cadiztarra ez da oso berria mundu honetan, maitasuna eta errespetua zor diela adierazten du beti kantuari, koplari, kexuari eta Andaluziari. Aspaldi ireki zien atea idazketari, pianoaren tekla zuri-beltzei eta pozoi erreaktiboak diruditen errimak txistukatzeari, eta ezin omen du itxi. Harro dago tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen rap sakon eta biribilarekin. Andaluziako folkloretik eta flamenkotik nahiz hip hopetik eta elektronikatik hartzen du bere soinuak. Abesti sendoak eta gordinak aurkezten ditu, letra garratz eta malenkoniatsuekin. Lola Floresen koplaren fusioa, Lauryn Hillen boombap, Gata Cattanaren hiri musika. Carmenek mahai gainean jarri du atzokoa eta egungoa birformulatzeko premia, tradizioarekin identifikatzen gaituena berpentsatu eta berriz sentitzea, bilaketa-biziketa soinekoan biltzea.
2020ko abenduan argitaratu zuen Orguyoça aurreneko singlea, Suzio Tarik ekoizlearekin izandako lehen topaketan. Elektronikak eta koplak eragindakoa agerian uzten duen soinu astunarekin mustu zuen bere diskogintza. Andaluziako emakume langile eta artistei egindako omenaldia da, beren lurrarekiko harrotasun aldarria. Bigarren singlea, La Juani, 2021eko uztailean argitaratu zuen bideokliparekin, rumba funkarekin fusionatuz eta bere paleta lirikoa aberastuz ñabardura umoretsuekin.
La Herida, bere estreinako albuma, Andaluziako sustraietan eta memorian egindako indusketa baten erretratua da. Omenaldi liriko eta instrumentala iturriei: bere jaioterria, Camaron de La Isla, La Paquera de Jerez, Marifé de Triana, Ariadna Puello, Mala Rodriguez, etab.
Lehen aldiz Euskal Herrian
Segur aski asko interesatuko zaizu...