BIZI ALA IRAUN: DE NINGHURES
Bizi ala Iraun: De Ninghures
De Ninghures-ek musika oinak lurrean eta besoak zabalik egiten dute. Galiziako egungo eszena indartsu eta aberatsaren erreferentziazko bandetako bat dira. Maisutasun musikala eta jarrera ausarta nahasten dituen taldea, abesti bakoitzean bere ahots desberdinekin eta kopla eta melodia herrikoien gaurkotzearekin harritzen duena, eta dantzatzera nahiz hunkitzera gonbidatzen gaituena, Galiziako musika tradizionalaren eta beste kultura batzuetako erritmo eta inspirazioen (Latinoamerikakoa edo Magrebekoa, adibidez) arteko fusio bereziarekin.



2022an, bandak Aquí, bere lehenengo albuma argitaratu zuen, eta berrogeita hamar kontzertu baino gehiago eta zenbait single geroago -Ari(t)mar Sarietan Galiziako Urteko Musika Onenaren saria jaso zuen Morena single arrakastatsuak, adibidez-, De Ninghuresek Feira diskoa kaleratu zuen 2025eko otsailean. Disko horretan, taldeak Galiziako tradizio herrikoiarekin egiten du lan, modu artisau batean, sonoritate eta diskurtso oso bereziarekin, gaur egungo XXI. mendeko benetako eszenara eramateko. LPak urteko Disko Ekoizpen Onenaren saria jaso du (Juan de Dios Martínek egina) Galiziako Musika Industriaren I. Sarietan.


Sarrera: 12 € (aldez aurretik) / 15 € (leihatilan)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
BILBAO
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Apirila
Ostirala
Kutxa Fundazioa Kluba
20:00 H
Donostia / San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago