MUSIKA

BILBOLOOP 2016: TELEGRAM - MAN OF MOON - FRANCO
BILBOLOOP 2016: TELEGRAM - MAN OF MOON - FRANCO
KontzertuakBilboloop 2016: Telegram – Man Of Moon – Franco
Eguna/Ordua
2016/11/18
Ostirala
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Charada, Power Records, www.bilboloop.com)
Txarteldegia: 12 EUR
BONOA: 16 EUR

Sarrera erosi Bonoa erosi

Bilboloop 2016
TELEGRAM

Kraut erritmoak, psikodelia eta glam ikutua. Hauek dira Ingalaterrako Telegram taldearen soinua definitzeko erabili ahal ditugun hitz zuzenenak. Honetaz gain indie musikaren adierazgarri ere badira. Matt Saunders kantariak gidatzen duen taldea bi kitarrajotzaile, baxujotzaile eta bateriajotzaile batez osatzen da. Joan den udaberrian “Operator” estreineko diskoa plazaratu zuten.

MAN OF MOON
20 urte besterik ez dituzte Edimburgoko Man Of Moon taldea osatzen duten gazteek. Ingalaterrako musika aldizkariak etengabe ari dira goraipatzen beraien proposamen musikala. Gaur egungo taldeen soinuetatik haratago doaz beraien abestiak. Kraut rock doinuak, 80. hamarkadako indie iluna, psikodelia eta dream pop doinuak. Bikoteak 2 Ep ditu plazaratuak eta urte bukaerarako beraien lan berria plazaratuko dute.

FRANCO
Franco talde Bilbotarra estreinekoz izango da Bilboloop jaialdian. Humorea, ironia eta letra zorrotzak aurkitzen ditugu beraien abestietan. Indie, disco eta punk doinuak dira nagusi beraien musikan. Bi Ep egin ondoren “El Sueño Español” diskoa plazaratu berri dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago