MUSIKA

BEA ASURMENDI
Bea Asurmendi

Bea Asurmendi (ahotsa), Giovanni Cresseri (baxua), Mikel Urretagoiena (bateria), Milena Granci (pianoa)

Bea Asurmendik,  Euskal Herrian jaio eta Londresen bizi den kantari eta konpositoreak, Asteartea (2025) diskoa aurkeztuko du.

Musika Modernoaren Interpretazioan graduatu da, eta Jazz Kantuko Masterra lortu du Guildhall School of Music & Drama ospetsuan. Aurkeztuko duen diskoak Jazz garaikidea eta sustraiko musika lotzen ditu, eta hainbat gai jorratzen dituen bidaia eleanitz batera gonbidatzen gaitu. Gai horien artean, dolua, barkamena, buru-estimua, emakumeen ahalduntzea eta osasun mentalaren inguruko kontzientziazioa aipa daitezke. Asurmendi jazzean, folkean eta egile-kantuan sustraitutako generoak fusionatzen dituzten artistak ditu inspirazio-iturri.

Haren eraginen artean, Silvia Pérez Cruz, Norma Winstone, Josefine Cronholm, Cyrille Aimée eta Asurmendiren mentorea izan zen Brigitte Beraha ditugu. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko letrekin, Asurmendik erraietako unibertso intimo bat sortu du, eta, unibertso horretan, jazzaren inprobisazioak eta harmoniak elkarrizketan dihardute lirika zintzo eta benetakotasun paregabe batekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Elkarrizketa batek berniz esperimentala gehitu dio Olaia Inziarte gaztearen ‘Zerrauts... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
25
Uztaila
Larunbata
Frigo Gunea
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago