MUSIKA
Testua: Bart Sax!

BART SAX!
Río de Oro Elkartea
Bart Sax!, kontzertu solidarioa Río de Oro Elkartearen alde
2017-05-19
Bart Sax taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko Elkartasun kontzertu berezia aurkezten dizuegu. Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Plateruena Kafe Antzokia eta Rio de Oro Elkarteak bat eginik igande arratsalde ezin hobea pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako emanaldi musikal berezia eta interesgarria prestatu dugu. Hasierako tartean Enekora talde gipuzkoarra izango dugu, Afrikako sustraietatik munduko kulturetara bidaia proposatuko digute, Koraren melodia goxoekin.

Bigarren atalean Bart... Sax!  taldea izango dugu, Durangoko (Bizkaia) Bartolome Ertzilla Musika eskolako saxoz osatutako big bandaren proposamen musikala. Oraingo honetan beraien hamargarren urteurrena ospatzeko 10+1 kanta berriz osatutako errepertorioa eskeiniko digute, 70.hamarkadako abesti ezagunak joz.

Elkartasun kontzertua izango da gainera, sarrerako 5€ak osoki joango baitdira Rio de Oro elkarteak uda honetan saharar umeekin prestatu dituen ekintzak diruz laguntzeko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago