MUSIKA

BARRENCE WHITFIELD&THE SAVAGES
KUTXA BELTZA: BARRENCE WHITFIELD&THE SAVAGES (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKutxa Beltza: Barrence Whitfield & The Savages (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2015/11/03
asteartea
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 EUR

 Sarrera erosi

Kutxa Beltza
BARRENCE WHITFIELD & THE SAVAGES
“Under The Savage Sky” disko berriaren aurkezpena

2013ko"Dig Thy Savage Soul" txalotuaren ostean, soul R&B eta R&R abeslari aparta bueltan da, banda itzel bereberarekin, hau da, Peter Greenberg (DMZ, The Lyres), Phil Lenker, Andy Jody eta Tom Quartullirekin. Barrence Whitfield & The Savagesen disko berrian hamabi bonba topa ditzakegu: zortzi kanta original eta rhythm&blues basatiko lau harribitxi ezezagunen bertsioak. John Swenson iparamerikar kazetari mitiko eta idazlearen oharrak (Creem, Crawdaddy, Rolling Stone, Circus…) ere bai. Eta Chicagoko zigilurik onenean argitaratua izan da: Bloodshot Records.
Barrence Whitfield & The Savages Bostonen hasi ziren 80ko urteen erdialdean kanoikada baten indarrarekin. Bere show izerditsu eta dantzari eta soul primitiboarenganako maitasunari esker R&Brentzat Rockabillyrentzat The Cramps izan zena izan ziren eurak. Peter Greenbergekin Rounder Recordsen hainbat disko plazaratu zuten; Andy Kershaw BBCko DJaren kuttunenak bihurtu ziren; Bo Diddley, Tina Turner eta George Thorogood handiekin ibili ziren biran, eta zazpi sari irabazi zuten Bostoneko bandarik onena izateagatik. Barrence eta Peter 2011n bildu ziren Savages talde berri batekin, Phil Lenker baxuan, Andy Jody baterian, eta Tom Quartulli saxoan.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SOUL FLOWERS OF TITAN
Duela 34 urte Savages-ekin debuta egin zuen frontman yankiak inork ez bezala uztartzen du soularen eta musika beltzaren energ... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA VALENCIA MARBELL...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago