MUSIKA
Testua: Donostia Kultura

AUTUMN
Autumn

Autumn Donostiako kontserbatorioan 10 urtez kitarra klasikoa ikasitako 24 urteko abeslari donostiarra da. 2013an bakarlari lanetan hasi zen jendaurrean klasikoaz haratagoko bestelako estiloak landuz, indie-pop eta folk alternatiboaren artekoak, eta estilo horietako edo rocketik edo jazzetik gertuago dauden beste artisten abestien bertsioak eginez. 2018ko irailean argitaratu zuen “Lluvia de marzo en Venecia”, lau abestiz osatutako bere lehen EP-a (bi ingelesez, bat euskaraz eta azkena, gazteleraz).

Abestietan bere sentimendu sakonenak isladatzen ditu eta horietako batek mugimendu feministarekin eta emakume izanik sentitzen duen amorruarekin lotutako mezu sendoa du. Zehazki, “8 de marzo” abestia da eta hitzei arpegia jartzeaz gain, eurenak egiten dituzten hainbat adinetako emakumerekin filmatu du bideo klipa.

Abestiari izenburua ematen dion egun berean estreinatuko da bideo klipa, 2019ko martxoaren 8an, El Muro Tabernan eta emanaldiaren ondoren proiektatuko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago