MUSIKA
Testua: Kmon

APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)
APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)
Lau gazte birtuosok osatzen dute Appaloosa Quartet: Unai Celayak, Juan Gomollónek, Ane Agirrek eta Agate Amilibiak. Hainbat talde eta konpainiatan ibilitako musikariak dira, besteak beste Katharsis ensemblea, BOS (Bilbao Orkestra Sinfonikoa), Markeliñe edota Arineketan elkartea.

Elizetan ekimena Amorebieta-Etxanoko elizetan eta baselizetan eskaintzen diren kontzertu sorta da, ganbera musikako emanaldiak izan ohi dira. 2002az geroztik antolatzen den programa honen baitan, bertaratzen direnek musika eskaintza anitzaz gozatzeko aukera izaten dute: antzinako musika, jazza, barrokoa, berpizkundeko musika, musika herrikoia edota folka. Emanaldi guztiek dituzte, ordea, ezaugarri hauek: kalitatea eta ganbera formatua, hurbila eta zuzena.

 

Ekimenaren helburua Amorebieta-Etxanoko monumentu-ondarea ezagutaraztea ere bada. Kontzertuak Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro baselizetan, eta Bernagoitiko San Migel, Larreako San Juan Bateatzaile, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari elizetan izaten dira.

Data: Eleizetan ekimena irailean izaten da, herriko elizetan eta baselizetan.

Antolatzailea: Amorebieta-Etxanoko udalaren kultura sailak antolatutako eta kudeatutako programa da Eleizetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izaten du.

APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)
APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)
APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)
APPALOOSA QUARTET (ELEIZETAN)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MADRID BILBAO
2025eko KOBA Live jaialdia irailaren 20an ospatuko da. Abadiñon antolatzen den jaiald... (gehiago irakurri)
ABADIÑO
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago