MUSIKA
Testua: Kmon

ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Andoaingo Rock Jaialdia
ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Andoaingo Rock Jaialdia - Andoain Thurston Moore Group, Tropical Fuck Storm, Dimi Dero Inc., The Rockingbirds, The Llamps, Mice.
2019-06-03
Makrojaialdietako fokuetatik urrun, Andoaingo Rock Jaialdiak ez dio hutsik egiten urteroko hitzorduari proposamen berezia eskainiz: rock&rollik onena, doako kontzertuz betetako egun bakar batean. Orain arteko kartelak bikainak izan dira baina aurtengoa mailari eutsi edo hobetu egin du. 2019ko edizioan, Thurston Moore Group nabarmendu beharra dago, Sonic Youth taldeko buru eta sortzaile ohiaren proiektua.

60 urte beteta, Thurston Moore-k (Florida, 1958) eutsi egiten dio sortzeko gaitasunari. Hala erakusten du ‘Rock n Roll Consciusness’ (2017) albumean, zuzeneko talde sendo baten (edo rock&roll makina esan beharko genuke) laguntzaz aurkezten ari den izenburu esanguratsuko bakarkako proiektuan. Sonic Youth-en garaiko atmosfera ilunak musikari historiko honen kezka politikoekin batera ageri dira taldearen errepertorioan, adibidez Donald Trump kritikatzen baitu ‘Mx Liberty’ (ez dago diskoan) kantuan, Stooges itxura duen rock eztanda gordina.

Tropical Fuck Storm Australiako rock harrobi agorrezinaren fruitua dugu, post-punka, blues-rocka, psikodelia eta esperimentazioa uztartzen dituen sorkuntza-big bang-a.  ‘A Laughing Death in Meatspace’ (2018) aurkezten ari dira. Gainera, hiru neska eta mutil bat dira, eta mutilak abestu egiten du. Haiekin batera, Rockinbirds britainiarren gustu ona; country-aren iturrietatik edaten duen rock ona dakarte eta disko berria aurkezten ari dira.

The Llamps sailkaezinek bere proposamen eklektikoari leial jarraitzen diote. Katalanez, frantsesez eta ingelesez abesten dute, Kataluniatik eta mundu osoarentzat. Beste bi proposamen interesgarrik osatzen dute kartela: Dimi Dero Inc-en rock erritmiko eta gordinak; eta Mice-k, Miren Narbaizaren (Napoka Hiria, Perlak...) bakarkako proiektuak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BLOODY MARY
Andoaingo Rock Jaialdia udaberriko albiste musikal gozoetako bat izaten da beti, rock-zale askorentzat ezinbesteko hitzordu (... (gehiago irakurri)
BLOODY MARY
Andoaingo Rock Jaialdia udaberriko albiste musikal gozoetako bat izaten da beti, rock-zale askorentzat ezinbesteko hitzordu (... (gehiago irakurri)
Musikale guztientzat ezinbesteko hitzordu bihurtu den Andoain Rock jaialdiak zuzeneko musikaz gozatzeko arrazoi sorta bikaina... (gehiago irakurri)
ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Andoaingo Rock Jaialdiak rock eta psikodeliaz betetako kartela aurkeztuko du aurten. Pandemiak bertan behera utzitako edizio ... (gehiago irakurri)
THE HANGING STARS
Hollow Heart-ekin, The Hanging Stars-ek ondo irabazitako ospea gaindituko du, harmoniaz betetako folk psikodelikoaren eta cou... (gehiago irakurri)
DE PELÍCULA
Perpignanen egindako garage rockak Europa konkistatu du Limiñanasen eskutik, Lionel eta Marie Limiñana buru dituen talde bote... (gehiago irakurri)
EL LARGO SUEÑO DE UNA POLILLA
Enrique Villarreal rockeroak, El Drogas, bere burua arrakastaz berrasmatzen jakin du Barricada utzi ondoren; maila estetikoan... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago