MUSIKA
Testua: Kmon

ANA CARLA MAZA (ELEIZETAN)
ELEIZETAN
ANA CARLA MAZA (ELEIZETAN)
Sotiltasuna eta birtuosismoa nagusi Ana Carla Maza abeslari eta biolontxelista kubatarraren proposamenean, son kubatarra, samba, bossa nova, tangoa, jazza eta chansona barne hartuz. Carlos Maza pianista txiletarraren eta Mirza Sierra gitarrista kubatarraren alabak 'Bahia' albuma dakarkigu.

Elizetan ekimena Amorebieta-Etxanoko elizetan eta baselizetan eskaintzen diren kontzertu sorta da, ganbera musikako emanaldiak izan ohi dira. 2002az geroztik antolatzen den programa honen baitan, bertaratzen direnek musika eskaintza anitzaz gozatzeko aukera izaten dute: antzinako musika, jazza, barrokoa, berpizkundeko musika, musika herrikoia edota folka. Emanaldi guztiek dituzte, ordea, ezaugarri hauek: kalitatea eta ganbera formatua, hurbila eta zuzena.

 

Ekimenaren helburua Amorebieta-Etxanoko monumentu-ondarea ezagutaraztea ere bada. Kontzertuak Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro baselizetan, eta Bernagoitiko San Migel, Larreako San Juan Bateatzaile, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari elizetan izaten dira.

Data: Eleizetan ekimena irailean izaten da, herriko elizetan eta baselizetan.

Antolatzailea: Amorebieta-Etxanoko udalaren kultura sailak antolatutako eta kudeatutako programa da Eleizetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izaten du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ELEIZETAN
Irailean egingo den zikloak formatu txikiko bost kontzertu eskainiko ditu udalerriko ... (gehiago irakurri)
AMOREBIETA-ETXANO
BLOOM
Durangoko azken-aurreko musika-iraultzak Irati Bilbao du izena. Hogeita hamar urte baino ez ditu, eta euskal eszena aberasten... (gehiago irakurri)
AMETX
Irailean egingo den zikloak formatu txikiko bost kontzertu eskainiko ditu udalerriko tenplu esanguratsuenetako batzuetan. Egi... (gehiago irakurri)
Espliego Folk taldeak 25 urte daramatza musika tradizionalari begirada garaikidea ematen. Burgosko taldeak herri-kantuak eta ... (gehiago irakurri)
Iñaki Palacios txistularia (Gasteiz, 1988) txistuaren soinua berritzen ari da gaur egungo folk eraginak baliatuz, elementu et... (gehiago irakurri)
Cuarteto Karé Rosarioko (Argentina) gizonezkoen ahots taldea da, 2010ean sortua. Ahots moldaketa landuak eta gitarra bat lagu... (gehiago irakurri)
ZAINAK EMAN
Olatz Salvador jauzi mortala egiten ausartu da ‘Zainak eman’ bere hirugarren albumean. Abeslari donostiarrak estereotipoak ba... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago