MUSIKA
Testua: Azkue Fundazioa

AMORANTE
Amorante
Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkiean tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda. Bakarka dator, arriskatzera.

Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala. Hori baita
Amoranteren bigarren osagaia, tradizioa bezain ezinbestekoa: inprobisazio askea.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
HARRI HERRI HAR
Edertasuna ez da iluntasunaren aurkakoa. Amorantek berriz ere frogatu du bigarren albumean: ‘Harri herri har’. Horrela aurkez... (gehiago irakurri)

BAT EDO HIRU
Iban Urizar gipuzkoarra da Amorante, harentzat eredu biziak diren (Rodrigo) Amarante eta (Enrique) Morenteren arteko fusio be... (gehiago irakurri)
BAT EDO HIRU
Iban Urizar gipuzkoarra da Amorante, harentzat eredu biziak diren (Rodrigo) Amarante eta (Enrique) Morenteren arteko fusio be... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago