2009an argitaratutako ‘Ashfield Avenue’ debuteko diskoa espainiar musika independentearen errebelazioetako bat izan zen. Hiru urte geroago ‘Bentley Sings For Children, It’s Holiday’s’ etorri zen, 0 eta 100 urte bitarteko haurrei zuzendutako kantu bilduma, eta ‘The Garden Room’, soiny dotore, aberats eta organikoz hornitutako disko dotore eta epela.
Orain, ‘Resolutions’ aurkeztu du, melodia magikoekin batera, espiritu garaikideko testura garaikideak gehitzen dituen diskoa. Doinuetan hari-moldaketa inpresionistak, sintetizadoreak, ahots-’loop’ak eta multzoari sendotasuna eta mamia ematen dion taldea ageri dira. Testuetan, berriz, ametsak, oroitzapenak eta inguratzen gaituen munduaz Alondrak duen ikuskera nagusitzen dira.