

Jaialdia Barakaldo Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, BBK Aretoan, Kafe Antzokian eta BAI eskolan (arlo pedagogikoan oinarrituko dena) ospatuko da.
Urtero, ACTek gai bat aukeratzen du eszena garaikideari buruzko hausnarketa gisa. Hausnarketarako gonbidapen hori egitaraura, topaketa eta eztabaida guneetara eta jaialdiak proposatzen dituen tailerretara zabaltzen da. Aurten konpromiso artistikoan jarri nahi dugu arreta.
Arteak konprometitua izan behar du?
Jendaurrean azaltzen dugunean, konpromisoa hartzen al dugu gure lanarekin ?
Zer erantzukizun hartzen dugu berau partekatzen dugunean?
Eta konpromisoa, artistikoa baino ez da, ala soziala ere bada?
Konpromisoa gure istorioak kontatzeko aukeratzen dugun mezuaren zati da.
Nondik eta nola egiten dugun ere, bada konpromisoa.
Aurtengo ediziorako ia 600 eskaera jaso dira kontinente guztietatik, eta deialdia itxi ondoren hautaketa batzorde batek aurtengo edizioko piezak aukeratu ditu. Guztira, ACT Jaialdiak 12 pieza eszeniko labur (gehienez 30 minutuko iraupena dutenak) erakutsiko ditu lehiaketan, aurreko edizioan saritutako konpainien 2 erakusketa lan, 2 workshop eta artisten, kultur kudeatzaileen eta publikoaren arteko topaketa bat.
Egun honetan jaialdiren hasiera emango da lehiaketaren lehenengo bi piezekin:
Adam’s apple
Creama | Suitza
Emakumeek beren gorputzari eta identitateei dagokienez bizi duten lotsa sakonki jorratzen duena.
HOW TO_just another Boléro
EM+ | E. Rosa & M. Focaraccio | Italia
Berriz ere portatzen ikasteko, ukitzeko, lankidetzan aritzeko, laguntzeko, maitatzeko… ahaleginen erretratua, tonu dramatikoen eta ironikoen artean etengabe mugituz.
Segur aski asko interesatuko zaizu...