MUSIKA-DANTZA
Testua: AZ

Olatz de Andresek hasiera emango dio Azkuna Zentroko arte bizien 2024-2025 denboraldi berriari
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Arte Bizien 2024-2025 Denboraldiari hasiera eman dio Olatz de Andrés koreografoaren Tiempo is a Muscle dantza pieza-esperientziaren estreinaldiarekin ostegun honetan, urriaren 17an, Kubo Baltzan.

Lan honetan Olatz de Andrések, Azkuna Zentroko Artista AZkidea, publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala.

Dantzako pieza-esperientzia iraunkor honetan (17:00 - 21:00) Olatz de Andrések denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu,batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. “Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da”, koreografoak berak azaldu bezala.

Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga eta Mutis Espazioko TIM moduluan ari diren dantzarien interpretazioekin, esperientzia honetan nola tonifikatzen, luzatzen eta erlaxatzen dugun denbora, nola egiten eta desegiten dugun denbora ikusi ahal izango du ikusleak. Esperientzia honetan gelditu egin zaitezke, paseatu, joan eta itzuli, eta denborari eta espazioari buruzko zure erabakiak hartu.

Time is a Muscle Julyen Hamiltonen esaldi bat da, eta erreferentzia egiten dio denbora giharra balitz bezala, gure gorputzaren parte balitz bezala, sentitzeko errealitateari. Zentzu honetan, Olatz de Andrésen lanak denbora gure gorputzen eta beste hizkuntza batzuen bidez hautemateko eta bizitzeko gonbita egiten du, artistarentzat gorputzak marraztu, koreografiak idatzi; marrazkia mugitu egiten da, eta soinua ikusi daitezke.

Dantza laguntzeko erakusketa bat
Time is a Muscle dantza Tiempo como Cuerpo proiektuaren parte da. Dantzarekin batera, urriaren 17tik azaroaren 3ra, Olatz de Andrések Hacer TiempoEntre 26 y 62 Artean eta Time is a Muscle piezak sortzeko eta ikertzeko prozesuetako materialak bildu ditu BAT Espazioan.

Bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia, iragankortasunaren erregistro gisa eta dantza eta mugimendua, egun batean aurkeztu eta desagertzen den pieza une horretatik haratago iraunarazten duten euskarrietan. Proiektu honekin dantza artikulatzen eta oinarritzen duen pentsamendua, dantzariaren eta koreografikoaren inteligentzia, fisikoaren jakintza aldarrikatu nahi ditu.

“Marrazkiaren mugak zeharkatu ditugu dantzarekin, eta mugimenduaren iragankortasunaren mugak erregistroarekin, jakintzak transferi daitezen ahalbidetuz, trazuak eta koreografiak berreguneratzen diren espazio-denbora batera iritsi arte”, dio artistak.

Bere lan prozesua ezagutzeko urriaren 23an eta 30ean, 19:00etan, bi aktibazio bizi egingo dira, pieza iraunkorraren materialetatik abiatuta, sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda.

2024-2025 Arte Bizien denboraldi berria
eszenAZek, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren arte bizien denboraldiak, eszena garaikideari begira dauden hogei ikuskizun baino gehiago ditu. Sorkuntzari laguntzeko programaren bidez Zentroarentzat sortutako piezak biltzen ditu, egungo sorkuntza eszenikoaren erakusgarri direnak.

Diziplina anitzeko sorkuntzak dira, non diziplina eszeniko tradizionalen mugak lausotzen diren, zuzeneko arteak ikus-arteak, zinema eta ikus-entzunezko sorkuntza edo letrak bateratzen diren espazio komun bihurtuz.

Nabarmentzekoak dira sorkuntzari laguntzeko programaren bidez Zentroan sortutako ekoizpenen estreinaldiak. Adibidez, Ziomara Hormaetxek Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektuaren barruan prestatutako dantza-pieza berria. Praktika eszeniko partekatuek ere badute lekua Zentroko programazio egonkorrean. Esaterako, Principiantes proposamenean, Carlota Mantecón dantzari eta koreografoak 60 urtetik gorako 10 emakume gonbidatu ditu gorputz kolektibo baten eraikuntzan parte hartzera.

Era berean, Ça Marche konpainiak (Nico Jongen eta Laura Viñals) Trabajos forzados aurkeztuko du. Azkuna Zentroko artista AZkide gisa jorratu duten proiektu honek zalantzan jartzen du hizkuntzaren eta gorputzen arteko harremana eta Bizkaiko gorren komunitateko pertsonek parte hartzen dute bertan. 

eszenAZen denboraldiak aukera eman nahi du egoera paregabeak bizitzeko, hala nola Idoia Zabaletak proposatzen duen Masajes de la Visión. Egungo eszena garaikideko sortzailerik nabarmenetako bat da eta Azkuna Zentroko artista AZkidea da. Dantza-arloko erreferenteak ahaztu gabe, Guillermo Weickert kasu, bere sorkuntza berria aurkeztuko baitu Bilbon, Luz sobre las cosas

Familientzako programazioa otsailean bilduko da, belaunaldien arteko esperientzia artistikoekin eta antzerki-, musika- eta txotxongilo-ikuskizunekin, lengoaia garaikideak erabilita, eta bereziki gazteenei zuzenduta. Haurren esparruan ibilbide luzea egina duten konpainien proposamenak izango dira, hain zuzen, La Curiosa eta El Callejón del Gatorenak, baita euskal testuinguruko Olatz Gorrotxategi, Lari Produkzioak eta beste sortzaile batzuenak ere. 

Dantzaldia, Dantzan Bilaka, Dantzerti eta Mitusu programa eta proiektuekin lankidetzan aritzeak zabaldu egiten du publiko-komunitate guztiei arte eszenikoak esperimentatzeko beste modu bat proposatzeko asmoa.

Zeharkako programazioa
Azkuna Zentroan, arte biziek laugarren pareta hausten dute, Zentroko programazio osoa zeharkatzeko. Gutun Zuria Bilbao. Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdia dugu eredu bezala. 2025eko otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean, Estatuan ezaugarri bakarra duen Jaialdi hau praktika artistiko garaikideen artean ibiliko da, ikus-entzuleen komunitate guztientzako proposamenekin. Era berean, Prototipoak Bilbao. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekimenaren edizio berri bat izango da, 2025eko maiatzaren 27tik 31ra bitartean, lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa izango duena.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren programazioa ez da erakusketan bakarrik oinarritzen, sorkuntza sustatzen du ikerkuntzaren, esperimentazioaren eta forma artistiko berriak sortzen dituzten hizkuntzak bilatzearen bidez. Transdiziplinarietatetik abiatuta, Zentroan ekosistema bat sortzen da antzerkiaren, dantzaren eta performancearen sorkuntzaren eta hedapenaren inguruan.

Proposamen guztietan, gorputza da elementu eszeniko nagusia, dela bere kokapen koreografiko edo espazialean, plastikoan edo performatiboan; egitura narratibo, formatu eta lengoaia berriekin batera, horizonte sortzaileak piztu eta zabaltzen dituztenak.

 

Olatz de Andrés

Olatz de Andrés

Olatz de Andrés
Dantzari eta koreografo gisa ibilbide bat egin ondoren, Olatz de Andresek Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografiaren garapenerako egitura. Posibleak bizi diren leku bat da Lŏkke, Ipar mugagabe batean kokatutako irudimenezko espazio bat. Bere sorkuntzen artean The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018) edo The Endgame (2016) nabarmentzen dira, Euskadin, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztuak.

Olatz de Andresek hasiera emango dio Azkuna Zentroko arte bizien 2024-2025 denboraldi berriari
Olatz de Andresek hasiera emango dio Azkuna Zentroko arte bizien 2024-2025 denboraldi berriari
Olatz de Andresek hasiera emango dio Azkuna Zentroko arte bizien 2024-2025 denboraldi berriari
Olatz de Andresek hasiera emango dio Azkuna Zentroko arte bizien 2024-2025 denboraldi berriari
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago