KMON LIVE ONLINE
Testua: Kmon

EH-N SORTUA JAIALDIA
Sala Jimmy Jazz Aretoa
EH-N SORTUA
EH-n Sortua egingo du Jimmy Jazz aretoak, streaming bidez anlatzen duen lehena
2020-06-04
Ekainaren 6tik 18ra bitartean egingo dute zikloan. Honako talde hauek izango dira partehartzaile: Brigade Loco, The Guilty Brigade, Rotten XIII eta Arkada Social, Izaki Gardenak, The Dealers eta Red Iron Squad

EH-n Sortua lelopean, streaming bidez antolatzen duen lehen musika jaialdia hartuko du Gasteizko Jimmy Jazz areto historikoak, osasun larrialdiak eragindako egoerari aurre egin nahian.  “Jendeak kultura aldarrikatzen du eta nola edo ahala kulturak aurrera egingo du. Kontzertu aretoak kultura eskaintzen duten guneak dira eta aurkitzen diren hirietako balore sozial, ekonomiko eta kulturalak bultzatzen dituzte”, azaldu du Iker Arroniz aretoaren arduradunak.

 

Kontzertuak webgunearen bidez

 

Kontzertuak aretoaren webgunearen bidez ikusi eta entzun ahal izango dira eta nahi izanez gero, diru-ekarpena egiteko modua izango dute ikusleek. “Gure ustez, munduan egoera anker honi aurre egiteko modua kultura da, eta hori ezin hobeto laburbildu dugu gure leloa bilakatu den esaldi honetan: Kulturak bakarrik salba dezake herria”, gehitu du Arronizek.

Aurreikusitako egitaraua

-       Ekainak 6: Brigade Loco, The Guilty Brigade, Rotten XIII eta Arkada Social.

-       Ekainak 14: Izaki Gardenak

-       Ekainak 18: The Dealers, Red Iron Squad

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DENA OSKOL (ERRAIA, 2018)
‘Dena oskol’ diskoak, 2012az geroztik Jon Basaguren kantari eta konpositorea buru duen talde gasteiztarraren itzulera markatu... (gehiago irakurri)
AURRI GARA
Sustrai-musika yankia, folk indie eta amerikarraren ufadez apaindutako rock mota hori, inspirazio-iturritzat hartu du Jon Bas... (gehiago irakurri)
NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO
Bikote donostiarrak soinuaren bideak ikertu eta zeharkatzen ditu 2012az geroztik, rockaren sendotasunaren eta ageriko osagai ... (gehiago irakurri)
NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO
Bikote donostiarrak soinuaren bideak ikertu eta zeharkatzen ditu 2012az geroztik, rockaren sendotasunaren eta ageriko osagai ... (gehiago irakurri)
Sara Zozaya musikari donostiarraren estilo pertsonal eta barnerakoia are gehiago atzematen da bakarka hasi denetik, The Roof... (gehiago irakurri)
LIMONES EN INVIERNO (IZARO)
Izaro kantaria sustatzen ari da 'Limones en invierno', berak argitaratutako hirugarre... (gehiago irakurri)
VALLADOLID LOGROÑO ZALLA
La Bien Querida du alter egotzat Ana Fernandez Villaverdek (Bilbo, 1972). Musikari ho... (gehiago irakurri)
VALENCIA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago