LES CONTES PERSANS
Les Contes Persans

Jérôme Lopez (perkusioa), Serge Sana (perkusioa, Wurlitzer piano elektrikoa, bawu txinatarra, soinu-apeuak)

Persia urrunetik ekarriak, hona hitzik gabeko lau kontakizun, ezusteko aktoreen eskutik: baserritar bat eta bere behia, beldar nekaezin bat, bele bekaizti bat, sagar ausart bat?

Irango animazio-zinemaren lagin bikain bat erakusteaz gain, bizi garen munduari buruzko gogoeta poetiko eta metaforiko bat dakarkigu programa honek.

ARFI kolektiboko Jérôme Lopez eta Serge Sana musikariek harribitxi horiek mundu osoko musikez blaitutako musika bizi garaikide batekin uztartzen dituzte. Uztarketa horrek istorioen egitura narratiboa nabarmentzen du, eta haien adierazkortasuna areagotzen. Soinu-ilustrazio soila izan beharrean, musikak tinbreen oparotasunarekin egiten du jolas, hainbat musika-tresnaren bidez: Wurlitzer pianoa, bateria, kaxa, pegarra, hanga, zerba, darbuka, ahotsak, txirulak, musugitarra, soinu-tratamenduak...

Familientzako Txikijazz jaialdiak antolatutako kontzertua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Paco Ibáñez (ahotsa, gitarra), Mario Mas (gitarra), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Pep... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. 2024ko maiatzean itz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Mikel Urdangarin musikariak iazko udazkenean kaleratutako Mundua eder diskoa aurkeztu... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Zea Mays pop-rock alternatiboko erreferentziazko taldea da euskal musika eszenan, 199... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Elkarlanean oinarritutako askotariko Gabonetako kontzertua da Discos Mon Oncle, hitzo... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ruper Ordorikak udazkenean plazaratuko duen disko berriaren aurkezpen kontzertua eska... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Urria
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
00:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago