IXABE
Ixabe

Ixabek Zure estoldetan izeneko lehen albuma aurkeztuko du Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz Kultur Etxea). Ixabe Xabi Bizkai (ahotsa, gitarra) eta Beñat Bizkai (ahotsa, teklatuak) anaien inguruan osatutako seikote ziburutarra da. Xabi Bizkaik sortutako konposizio eta hitzak oinarritzat hartuz, taldea paisaia argi-ilunak marrazten saiatzen da, melodiak eta giroak zainduz eta han-hemenka prog eta folkrock eraginak (Timber Timbre, Robert Wyatt, Anari...) nabari dira.

2021 eta 2023 artean, Antena Baita maketan bilduak diren 3 demo plazaratu zituzten bi anaiek. Anartean, taldea osatzen joan zen eta gaur egun Bixente Eiherabide (bateria), Xabi Iriarte (baxua), Xan Urbistondo (gitarra) eta Xabi Leon (teklatuak) dira gainerako kideak.

Zure estoldetan lehen lan luzea argitaratu berri dute Usopop diskak zigilupean. Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan Iñigo Irazokirekin grabatu zuten. Kantu beltz eta melankoniatsu berriekin datoz beraz Ixabetarrak, publiko zabalago bati beren unibertsoa ezagutarazteko xedez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ángel Stanichek kontzertua emango du Intxaurrondon. Aurretik beste talde bat arituko ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Orquesta Mondragón taldeak 50 urte bete ditu eta ikuskizun errepikaezin batekin ospat... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Scofield (gitarra) eta Gerald Clayton (pianoa) bikotearen kontzertua. Gitarrista eta konpositore bikaina eta inprobisatzaile magistrala da ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Urtz taldearen kontzertua bira akustiko berezian, Urtzen izeneko diskoa aurkezteko. ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
La Perra Blanco rock and roll proposamenarekin dator Intxaurrondora. Aurretik Big Bob... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bere Boy From Michigan albuma (2021) arrakasten zerrenda britainiarrean sartu izanak (lehen hamar postuen artean kokatu zen) eta The Art Of The L... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Xiberoots taldeak kontzertua emango du Intxaurrondon. Aurretik, Maloa Brothers arituko da. Xiberoots Xiberoots Zuberoaren bihotzean, Maulen, ta... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Urtarrila
Ostirala
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago