LORALDIA
Testua: Kmon

AI GURE JUANETEAK! - LORALDIA 2024
Loraldia
LORALDIA
Ai Gure Juaneteak! - LORALDIA 2024
Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeikatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai. Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak direlako, Patxo Telleriak, lan honen dramaturgoak eta aktoreak, berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia hartu du. Hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira. Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa sentikaria, esate baterako) berrerabiliko dituzte. Estreinaldi mundiala da. Elkarlanean: Mikel Laboa Katedra EHU-UPV

Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Munduari begiratzeko modu bat' lemapean. Zikloak Bizkaiko hiriburua euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren epizentro bihurtuko du beste behin.

 

Hamargarren urteurrena dela eta, Loraldiak euskaratik bertatik jaiotzen den munduaren ikuspegia azalduko du, Kirmen Uribek idatzi, eta Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek musika bihurtu zuten poesia batean deskribatu bezala. Hain zuzen ere, lau sortzaileak berriro elkartuko dira poema-bilduma musikatu hura agertokira eramateko, Arriaga Antzokian izango den ikuskizun batean. Kultur ekitaldiz beteriko hiru astetan zehar festibalak aurkeztuko dituen 28 proposamen artistikoetako bat besterik ez da izango,.Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du zikloak.

Bertsolaritza, zinema, dantza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezko sorkuntza izango dira Loraldiaren programazioaren ardatz. Gaur egungo euskal kulturaren erreferente nagusietako batzuek hartuko dute parte jaialdian: Uribek berak, Jon Sarasuak, Lorea Agirrek, Miren Narbaizak, Toti Martinez de Lezeak, Mikel Urdangarinek, Nerea Arrienek, Jon Maiak, Rafa Ruedak eta Patxo Telleriak besteak beste. Horiekin batera, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Iñigo Xalbador, Janire Arrizabalaga, Amaiur Luluaga eta Eñaut Zubizarreta bezalako sortzaile gazteak izango dira.

Jaialdiak leku berezia eskainiko die berriro talentu berriei eta proposamen berritzaileei, Loraldia Terminala ekimenaren bidez. Ekimena Zorrotzaurreko uharteko Terminalean izango da. Bertan hiru lan aurkeztuko dira: ‘Itzal(iko) bagina’; ‘Doodem, Trigger’ eta ‘Sarri min ematen du akordatzeak’.

Gainera, Loraldiak sortzaile gazteak bultzatzen jarraitzen du, Sorkuntza Digitaleko Beken bidez. Edizio honetan, 2022ko edizioaren irabazlea aurkeztuko da, ‘Gorputzaren atzean’, mundu analogikoa eta digitala konbinatzen dituen ikuskizuna. Halaber, Loraldirako berariaz sortutako ikuskizunek ere lekua izango dute programazioan. Goroldirik ez. Eraztun berdean’, hiriko mendietan zehar ibilaldi gidatua, hainbat emakumeren biografia ezagutzeko aukera emango duena, eta ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ ikuskizuna, Iban Zalduaren testuarekin eta Ibil Bedi-ren musikarekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORALDIA
Martxoan zehar Loraldiak antolatutako hamaika emanaldiez gozatzeko aukera izan dugu Loraldia Festibalaren 10. edizioan. Urteu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Martxoaren 1etik 23ra, Loraldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da Bilbon, Kirmen Uriberen poema batetik ateratako 'Mu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago