MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NOA LUR
Badakit
BILBAO DISTRITO JAZZ 2014
NOA LUR
2014-03-20
Noa Lur bilbotarra Madrilgo klubetan aritu zen ETBko galetan lehen urratsak eman ondoren. Orain jazz bokalaren errebelazioa da eta bere ahotsa zoragarri entzuten da 'Badakit' estreinako diskoan. Pianoarekin grabatu du, baina kontrabaxuak eta bateriak ere lagunduta aurkeztuko du.

Noa Lur (Bilbo, 1983), kantaria izan nahi eta telebista-saio batetik igaro ondoren horretan tematzen den neskaren ametsean bizi izan da. Baina ez du 'Operación Triunfo', 'La Voz' eta antzeko ezein reality edo talent show-tan azaldu beharrik izan; aski izan zitzaion ETBko 'Izar gazte bila' saioko galetan parte hartzea. Han, bere benetako bokazioari neurria hartu eta karrera ezin oparoagoaren lehenengo pausoak eman zituen. Horren emaitza dugu momentuz 'Badakit', nagusiki pianoaren akonpainamendu soilaz grabatu duen ahots-jazzeko albuma.

Kantariak boleroarekin jolasten du 'Un poco más' kantuan eta teklatua-ahotsa delako binomioa hausten du 'Throw it away' delakoan, saxoari eta kontrabaxuari leku eginez. Oreka TXen txalaparta ere ageri da diskoari izena ematen dion euskarazko kantuan, jazzaren hizkuntza eta euskal musikaren tradizioa uztartu nahian. 'The lady is a tramp' eta 'Angel eyes' bezalako klasikoek osatzen dute artista honen estreinako lana.

NOA LUR
NOA LUR

Segur aski asko interesatuko zaizu...
PEPE RIVERO
Pepe Rivero (La Habana) jazz-aren nazioarteko eszena berritzen ari den musikarietako bat da, bere sustrai latindarrak erabili... (gehiago irakurri)
CONTEXTUAL
Gilad Hekselman-en (gitarra) eta Bodek Janke-ren (bateria) laguntza du proiektu honetan Kamplanis kontrabaxista greziarrak. '... (gehiago irakurri)
Gitarrista estatubatuarra aski ezaguna da jazz eszenan eta bi musikari bikain ditu laguntzaile proiektu honetan: Masa Kamaguc... (gehiago irakurri)
Espainiako eta Portugaleko etorkizun handiko bost musikari (Felix Rossy, tronpeta; Enrique Oliver, saxoa; José Carra, pianoa;... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago